Jon Esnaolak (Donostia, 2000) Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalean ikasi zuen, eta 2024an konposizioko ikasketak amaitu zituen Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, Gabriel Erkoreka, Ramón Lazkano, Zuriñe Gerenabarrena eta Stefano Scaranirekin. Gaur egun, Musikenen Musika Garaikidearen Sorkuntzako Irakaskuntza Artistikoetako Masterra gauzatzen ari da, eta Musikagileak (Euskal Herriko Musikagileen Elkartea) elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea da.

Esnaolak hainbat sari jaso ditu, besteak beste: Kataluniako Federació de Joventuts Musicals-en Konposizio Bekak, Fundación Ferrer de Música erakundearen mezenasgoarekin (2026); Moliner International Percussion Composition Award (MIPCA, 2026); Special Prize, Japoniako Ise-Shima Nazioarteko 5. Konposizio Lehiaketan (2025); Eusko Ikaskuntza Saria (2025); Madrilgo Teatro de la Zarzuela-ko Konposizio Saria (2024); Italy Percussive Art Society Saria (2023); Euskadiko Gazte Musikariak Lehiaketako Lehen Saria, Konposizio espezialitatean (2021); eta Euskadiko Gazte Musikariak Lehiaketako Lehen Saria, Perkusio eta Ganbera Taldeko espezialitateetan (2019).

Bere musikak honako hauetan interpretatu dira: Gasteizko Bernaola Zikloan (2025), Bilboko Kuraia Zikloan (2022), After Cage Jaialdian (2024), Musikagileaken Musika Garaikidearen XV. Zirkuituan (2025, 2026), Renoko Nightingale Concert Hall-en (2022), Madrilgo Teatro de la Zarzuelan (2024), Bilboko Euskalduna Jauregian (2024, 2025), Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eta Kursaalean (2025), Vigoko Arte Garaikidearen Museoan (2024), Oteiza Museoan, Chillida Leku Museoan, San Telmo Museoan eta Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikideko Zentroan; eta, gainera, CDan grabatudira Pilar Fontalba eta Musikene Sinfoniettarekin.

Elkarlanean aritu da London Sinfonietta, Cuarteto Iberia, Ensemble Kuraia, Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO), Bilboko Banda Sinfonikoa, Gasteizko Banda Sinfonikoa eta Orfeón Donostiarrarekin eta baita Diego Martin-Etxebarria, José R. Pascual Vilaplana, Unai Urrecho, Pilar Fontalba, Jabi Alonso, Alexandre da Costa eta Jülide Yalçin bezalako musikariekin ere, besteak beste.

Bere formakuntzan konpositore errekonozituek emandako masterclass eta ikastaroetan parte hartu du, besteak beste, Chaya Czernowin (2025), Annesley Black (2025), Vito Žuraj (2025), José Manuel López-López (2025), Jānis Petraškevičs (2025), Johannes Schöllhorn (2025), Hannah Hartman (2024), Joan Magrané (2024), George Benjamin (2024), Michael Jarrell (2024), Alberto Posadas (2024), Mauro Lanza (2024), James Dillon (2023), Patricia Alessandrini (2023), Luis Codera Puzo (2023), Raquel García Tomás (2022), Toshio Hosokawa (2022), Pascal Dusapin (2021) eta Franck Bedrossian (2021).